XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Telebistak gazteen denbora librearen gain zer eragin duen gogoetatzeko balio izan zuen horrek.

Gainera, familia hautatu batzuetako haur eta gazteen telebista ikusteko ohiturak ikertu ziren.

Azkenik, irakasleek eta ikasleek txosten bat egin zuten elkarrekin, gazteen telebista-programetako kontsumoari buruz.

Prentsa eta mass-media gaian, egunkari eta aldizkarien kontsumoa aztertu zuten ikasleek.

Horietako publikazio batzuren testuetan zehar mezuen kalitatea aztertzen saiatu ziren.

Azkenean, kontsumitzailearen onurarako egunkari baten proposamena egin zuten.

Publizitatea gaian, hainbat iragarki bildu, aztertu eta ebaluatu zituzten.

Bereziki, saltzaileen iturrietako informazioa ebaluatzen saiatu ziren.

Bukatzeko, kontsumitzailearentzat onuragarria den publizitatea ikasleek nola ulertuko luketen formulatu zuten.

Marilyn Monroe gaian, azkenik, zinemako izar bat nola produzitzen eta merkaturatzen den aztertu eta esplikatu nahi izan zuten.

Lan hori egiteko Zinemako Instituto Britaniarreko materiala erabili zuten eta, berebat, aldizkari eta egunkarietako artikuluak, gaiari buruzko testuen azterketa egiteko.

Arte dramatikoa asignaturan, telebistaren eta mass-media delakoen azterketa " ikastaroan, honako hauek hartu ziren helburutzat:
1. Ikasleei filme bat nola egiten den esplikatzea.

2. Teknika zinematografikoak erabiliz, kontsumitzaileen arazo batzuk konparatzeko eta baloratzeko aukera ematea ikasleei.

3. Bideoa erabiliz ikasleei beren artean komunikatzeko aukera eskaintzea.

4. Pelikula baten produkzioaren alderdi tekniko desberdinak neurtzeko gai egitea ikasleak.

Helburu horiek lortzeko, ikasleek bi pelikula produzitu zituzten eta, ondoren, eskolan eman eta eztabaidatu zituzten beste ikasleekin.

Lehenengo filmean, kontsumoaren alderdiak atzitzen saiatu ziren Londreseko iparraldean Gujerati komunitateak urtero ospatzen duen navarasti festa hinduan.

Bigarren filmean, beren egoera azaltzen saiatu ziren kontsumitzaile bezala kolegioko kantinan.